Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-08-30 Behargintza Leioaren prestakuntza eskaintza berria
Behargintza Leioa / Behargintza Leioa

Garai honetan ohikoa den moduan, urteko azken hiruhilekorako diseinatutako prestakuntza-eskaintza banatzen hasi gara udalerriko etxebizitza guztietan. Eskaintza horren helburua da, hain zuzen, lan-merkatura sartzeko aukerak areagotzea.

Eskaintza honen xedea da hautemandako gaikuntza-beharrei erantzutea, enpresek gehien eskatzen dituzten profil profesionalei lotutako ezagutzak eta gaitasunak eskuratu ahal izateko.

Hala, irailean bi prestakuntza-ekintzarekin hasiko gara. Ekintza horiek profil profesional desberdinei erantzuten diete, baina kasu batzuetan elkarren osagarri ere izan daitezke. Zehazki, hauek dira bi ekintzak: batetik, Jantokiko monitorea + elikagaiak manipulatzeko karneta (hori gauzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren baterako finantzaketa eskatu da, Lanberri deialdiaren barnean) eta, bestetik, hizkuntzetan gaitzeko ikastaro bat, Ingelesa B1- First preparation exam, 100 ordukoa.

Urrian, berriz, egungo erosketa-joerekin lotutako beste bi prestakuntza-ekintza egingo dira: Personal shopper, 60 ordukoa, eta “Influencer-ak” sare sozialetan: blogariak, bideoblogariak, youtuber-ak eta instagramer-ak. Ekintza horretarako ere finantzaketa eskatu da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatuko Lanberri deialdiaren bidez.

Azaroan SAP ikastaroa egingo da, 90 ordukoa, goi-mailako titulazio profesionala eta hortik aurrerakoa duten pertsonentzat, baita enpresak sortzeko eta kudeatzeko beste bat ere, negozio-ideia bat sortzeko eta garatzeko asmoa dutenei zuzendua.

Urtea amaitzeko, Eraikuntzaren Lan Txartela (oinarrizko maila) eskuratzeko prestakuntza-ikastaroa emango dugu; txartel horrek lan-arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko prestakuntza jaso izana egiaztatzen du.

Ekintza horiei guztiei esker balioa ematen zaio jasotako prestakuntzari, eta, horrez gain, langabeei lan-mundura gerturatzeko aukera ematen zaie, beren curriculuma eta kontaktu profesionalen sarea hobetuz.

Interesdunek Behargntza Leioako bulegoan eman dezakete izena, 08:30etik 14:30era, edota web guneko prestakuntzaren atalean eskuragarri dagoen izena emateko orria betez

Prestakuntza-eskaintza hori emateaz gain, zuen esanetara gaude behar duzuen aholkularitza emateko eta zuen egoera profesionalera ondoen egokitzen den baliabidea aurkitzen laguntzeko. Mendibil kaleko 3. zenbakian aurkituko gaituzue, 08:30etik 14:30era.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa eta izen emate orria (pdf, 193 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa