Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-05-23 Berdintasunean hazi eta hezi
Stop homofobia / Stop homofobia

Leioako udaletxeak eta beste udal eraikin batzuek koloreaniztun bandera jarri dute euren balkoietan LGTBI kolektibo honi bere babesa adierazteko eta, bide batez, sexu orientazio edo genero identitateagatik egindako diskriminazio, jazarpen edo indarkeria mota oro baztertzeko. Hau da udal Berdintasun sailaren azken sentsibilizazio kanpaina.

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeko Batzar Nagusiak gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea. Harrezkero, maiatzaren 17a mugarri bilakatu da pertsona lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualentzat. Egun bereziki esanguratsua da, kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen dituzten eta haren aurkako bazterkeria borrokatzen duten ekimenen ikurra.

Ekainaren 28an mundo osoan ospatzen da Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen harrotasun eguna. Hasiera batean, Gay harrotasun eguna bezela ezagutu zen, vaina pixkanaka, bestelako orientazio ea indentitate sexualak hartu dira kontuan, hauek ere ikusgai izateko beharra eta berezko aldarrikapenak dituztelako.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa