Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-05-19 Umore Azoka Leioa hirugarren egunean sartuko da gaur, erabateko bi estreinaldirekin eta tokiko talentuaren protagonismoarekin Umore Azoka Leioa 2018 Sari Berezia Zanguango Teatro konpainiari eman zaio
premios / sariak

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Arteen Azokak, bere hirugarren egunari ekingo dio gaur erabateko bi estreinaldirekin eta “Tokiko Eszena” ekimenaren bitartez presente egongo den tokiko talentu artistikoari protagonismo handiagoa emanez. Egitarauan, 25 ikuskizun desberdinen 30 saio eskaintzea aurreikusten da, eta horietatik 3 Leioako konpainiek eskainiko dituzte, Fidias Fundazioak, Andoni Aresti Dantza Eskolak eta Leioako Musika Bandak.

Orain arte ikusi gabeko lanei dagokienez, gaurko jardunaldiak erabateko bi estreinaldi jasoko ditu. Alde batetik, umorea, dantza eta melodia gogoraerrazak biltzen dituen Tio Teronen Semeak konpainiaren “Festamendua” ikuskizuna dago; eta bestetik Proyecto Larruaren “Ozkol”, bi gorputzek azalaren etengabeko kontaktuaren bitartez duten erreakzio fisikoari buruzko ikerketa egiten duen kaleko pieza.

Udalerriko artisten partaidetza bultzatzen duen “Tokiko Eszena” programak protagonismoa hartuko du, Leioako hiru talderen bitartez. Arituko den lehenengoa, 42 dantzarirekin “Better Together” eskainiko duen Fidias Fundazioa izango da. Lan horretan, hainbat belaunaldi euren arazoak dantzaren bitartez konpontzen ahaleginduko dira.

Andoni Aresti Dantza Eskolak, ondoren, estilo desberdinetako konposizio koreografikoz osatutako ikuskizuna proposatuko du. Amaitzeko, Leioako Musika Bandak XIX. mendearen amaieran girotuta egongo den oso kontzertu berezia, “Classic Wind Band” izenekoa, eskainiko du Pinosolo Parkean.

Horrez gain, lgaur lehen aldiz ikusi ahal izango dira azokan beste bi ikuskizun. Denis Santacana dantzariaren “Encuentros” eta Kalakan taldeko kide ohia den Thierry Biscany buru den izen bereko konpainiak eskainiko duen “Manez eta Kobreak” poesia kontzertu ibiltaria.

Sariak eta jarduera profesionalak
Umore Azokako aurreko edizioko sariak banatu ziren atzo Mendibile Jauregian egindako Harrera ekitaldi Ofizialean, Umore Azoka Leioa 2018 Sari Berezia jakinarazi zen. Aurten, Zanguango Teatro konpainiaren 25 urteko ibilbideak merezi du saria.

Horrela, jarduera profesionalak aurrera jarraituko du gaur, PATEAren (Estatuko Kaleko Arteen Profesionalen Elkartea) Batzar Nagusiarekin eta azkenengo Umore Meeting izenekoekin edo artisten eta programatzaileen arteko negozio topaketekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa