Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-05-18 Umore Azoka sariak banatuko dira gaur Mendibile Jauregian
Entrega de premios del año pasado / Iazko sari banaketa

Gaur, 14:30ean, Mendibile Jauregiak azokako une berezietako bat jasoko du, parte hartuko duten konpainia guztien Harrera Ekitaldi Ofiziala, hain zuzen ere. Horrez gain, ekitaldi horretan, Umore Azokaren aurreko edizioko sariak eta Umore Azoka 2018 Sari Berezia banatuko dira.

Aurreko edizioaren amaieran iragarri zen bezala, 2017ko sarien irabazleak hauek izan ziren: Ertza euskal konpainia, Euskadiko kaleko Ikuskizun Onenaren Saria “Meeting Point” lanarengatik; Maduixa valentziarrak, Kaleko Ikuskizun Onenaren Saria “Mulier” ikuskizunarengatik; eta Suitzako Ici’Bas konpainia, Ikuskizun edo Artista Hasiberriaren Ikuskizun Onenaren Saria “L’envers” lanarengatik. Umore Azoka 2018 Sari Bereziaren irabazlea ekitaldian bertan iragarriko da.

Jarduera profesionalei dagokienez, gaur lehenengo “Umore Meeting” saioak gauzatu dira, “Mercartes” aurkeztu da eta Hezi eta bizi kalean gogoeta jardunaldien ondorioen aurkezpen ekitaldia egingo da, Artekale espazioaren barruan.

Kaleko programazioari dagokionez gaur egunik potoloena izatea espero da. Programazioa kontsultatzeko hemen

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa