Udaleko Hezkuntza Sailak herritarren ongizate emozionalerako ikastaroa antolatuko du apirila eta ekaina bitartean, Kultur Leioan, ostegunetan, 18:30 eta 20:30 bitartean, 20 pertsonentzat eta dohainik. Inskripzioa: 94 607 25 76 edo udalhezkuntza@leioa.net (kontaktatzeko telefonoa utzita)
Azken Udal aldizkarian informazio zehatza dago, baita zuzendu nahi dugun akatsa bat ere, izen emateko epea 20 plazak bete arte egongo baita zabalik, edota kurtsoaren lehen egunera arte, ez martxoaren 15etik 22ra, aldizkarian agertu bezala.