Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-03-19 Leioako Haurreskolak ezagutzeko ate irekien jardunaldiak 2018/2019 ikasturterako matrikulazio epea apirilaren 30etik maiatzaren 11ra izango da, haurreskoletan bertan.
Altzoan Haurreskola / Altzoan Haurreskola

Haurreskolak Partzuergoko hainbat zentro 2018/19 ikasturterako “Ate Irekien Egunak” burutzen ari dira. Honek familiei Leioako haurreskolak bisitatzeko eta instalazioak, funtzionamendua eta bertako hezitzaileak ezagutzeko aukera emango die.

Haurreskolak Partzuergoko zentro publikoetan lan egiten duten haur hezkuntzako profesionalak ezagutzeaz gain, familiek bere seme-alaba joango den haurreskola zuzenki ezagutzeko aukera izango dute, non behar duten informazio guztia eskainiko zaien.

Ate Irekien Egunak Leioan honakoak dira:

• ALTZOAN: apirilaren 24an,17:00tik 19:00tara.
• ARTATZA: apirilaren 18an, 10:00etatik 11:00etara.

2018/2019 ikasturterako matrikulazio epea apirilaren 30etik maiatzaren 11ra izango da, haurreskoletan bertan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa