Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-03-06 Leioa Mendi Taldeak Climbing Girl Party-ren zazpigarren edizioa antolatu du Adin guztietako emakumeei zuzendutakoa
climbing / climbiing

Leioa Mendi Taldea kirol elkarteak martxoaren 8ko programazioan bere ekarpena egiten zazpi urte darama. Beti bezala, ostegunean, Climbing Girl Party-ren edizio berri bat antolatuko du. Emakumeei zuzendutako ekintza berezia da, eskalatzea ere emakumeen kirola dela frogatzeko eta neska gazteengan erreferenteak sortzeko, ohitura osasungarriak sustatuz.

Beraz, ostegunean, 17:00etatik 20:30era, Sakoneta kiroldegiko rokodromoan, hiru maila ezberdineko frogak izango dira. Parte hartzaile bakoitzak erabakiko du ze mailatan parte hartu bere trebetasunaren arabera. Froga errazak izango dira, arratsalde atsegina pasatzeko asmoarekin pentsatutakoak. Gainera, parte hartzaileen artean oparien zozketak ere egongo dira.

Informazio gehiago:

Leioa Mendi Taldea

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa