Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-03-02 Bullyingari buruzko tailer bereziak familiei zuzendutakoak
bullying / bullying

Bullying-aren aurka lanean jarraitzen du Leioako Udalak, formakuntza berezia eskainiz ikasle, irakasle eta familiei. Orain gurasoen txanda da, eurei zuzendutako tailer berezietan parte hartzko aukera izango dute, ikastetxeetan edota Kultur Leioan. Honetan parte hartzeko Udal Hezkuntza sailan izena eman beharko dute interesdunek: 94.607.25.76 telefonoan edota udalhezkuntza@leioa.net helbidean

Orain amaitu berri da Lehen Hezkuntzako ikasleen artean egindako formakuntza, eta Bigarren Hezkuntzakoa amaitzear dago. Orain familien txanda da, 4 orduko tailer bat jasotzeko aukera izango dute, egun bitan bananduta, 18:00etatik 20:00etara.

Saioa Magunazelaiaren eskuz, psikologoa eta eskola-elkarbizitzan aditua, izango da tailerra. Lehen egunean bullying-a nola detektatzen den etxean eta zelan sahiestu dezakegun azalduko du, eta bigarrenean, seme-alabak bullying kasu batean inplikatuta daudenean egin beharrekoari buruz arituko da.

Formakuntza berezi honetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea Udal Hezkuntza sailan: 94.607.25.76 telefonoan edota udalhezkuntza@leioa.net helbidean. Izena emateko epea Zabalik izango da tailerra hasi baino bi egun arinagora arte. Plazak mugatuak dira, 20 lagun talde bakoitzeko, eta dei zein mail sarreren arabera beteko dira.

Kultur Leioa (Lamiako, Artaza Pinueta eta Betiko) Martxoak 14 eta 21
San Bartolome ikastetxea Martxoak 8 eta 15
Txomin Aresti ikastetxea Apirilak 18 eta 25
Mesedeetako ama ikastetxea Apirilak 12 eta 19
Altzaga ikastola Apirilak 16 eta 23
Artaza Romo institutua Apirilak 17 eta 24

Ikastetxe hauetan seme-alabek ez dituzten leioaztarrek ere parte hartu dezakete, taldeetan geratzen diren plazetan kokatuko dira edota talde berezia sortuko da eurentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa