Leioa normaltasuna berreskuratzen hasi da azken orduetan jasandako elurtearen ondoren. Ez dira gertakari larriak izan, baina goizeko 11:00ak arte ia ezinezkoa izan da kaleetatik normaltasunez ibiltzea, garbiketa lanetan gogor ibili diren arren.
Guztira, garbiketa zerbitzuko 24 langile izan dira Leioako kaleak oinezkoentzat garbitzen, egunaren lehen orduetatik. Bestalde, lorazaintzako 10 langile Metro geltokira doazen errepide nagusienak garbitzen ahalegindu dira. Honetaz gain, 8 Udaltzain eta komunikazio koordinatzaile bi kaleetan egon dira jasotako deiak erantzunez eta gertakarietan laguntzen.
Kotxea ez hartzea gomendatzen zen beraz, Metroa izan da normaltasunez ibili den garraiobide bakarra. Hori dela eta, bidaiarien kopurua oso altua izan da goiz osoan zehar.
11:00ak aldera normaltasuna berreskuratzen hasi dira kaleak eta bideak, bigarren mailako errepideak izan ezin. Orain, espaloiak garbitzen ari dira Udaleko langileak baina kontuz ibiltzeko aholkatzen da oraindik.