Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-02-22 382 leioaztarrek argiztapena, espaloiak, eta asfaltoa hobetzearen alde bozkatu dute, baita bidegorri sarea lotzearen alde ere
resultados / emaitzak

Aurten martxan jarritako Aurrekontu Irekien proiektuan 382 leioaztarrek bozkatu dute. Partaidetza altua da, batez ere auzoetan jarritako karpa informatiboekin nabari igo zen.

Lehenik eta behin proposamenak egin zituzten herritarrek, eta ondoren, behin betiko proposamenen artean bozkatu dute euren lehentasunen arabera. Hori dela eta, azken emaitzak ikusita, leioaztarrek zenbait hobekuntza nahi dituzte argiztapenean, espaloietan eta asfaltoan. Laugarren postuan geratu den bidegorri sarearen handitzea ere burutuko da. 2018. urte honetan zehar egingo dira inbertsio eta hobekuntza lan hauek.

Botoak batez ere internetetik heldu dira, Leioa Zabalik web gunetik (158 formulario), karpa informatiboetan ere asko batu ziren (128 formulario), buzoietan 74 formulario, korreo elektronikoarekin 12 eta Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuetan 10 formulario aurkeztu dira.

Erlazionatutako dokumentuak:

Emaitzak (image/jpeg, 454 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa