Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-02-21 Martxoaren 11n Emakumeen Martxaren lehen edizioa ospatuko da Publiko orokorrari zuzenduta dago: emakumeak, gizonak, umeak, nagusiak...
/

Aurten, lehenengoz, Leioak Emakumeen Martxa ospatuko du martxoaren 11an, igandean. Publiko orokorrari zuzendutako martxa izango da, 3 kilometrotakoa eta erraza, baina helburu zehatz batekin; emakumeei bakarrik ez daudela agerian uztea.

Igandean izango da, martxoaren 11n. Bulebarretik irtengo da goizeko 11:00etan eta bertara bueltatuko da 3 kilometro egin eta gero. Heltzerakoan hamaiketako gozoa izango dute parte hartzaileek eta ondoren Begotxu eta Mirentxuren ikuskizunarekin barre egiteko aukera izango dute.

Izena emateko epea otsailaren 27ra arte izango da zabalik, honekin batera parte hartzaileek kamiseta teknikoa jasoko dute. Izena emate orria Herritarrenganako Arreta Zerbitzuetan eta Kultur Leioan aurkeztu daiteke.

Martxaren ibilbidea:
Bulebarra, Elexalde etorbidea, oinezkoen pasua Aldekoena, oinezkoen pasua Artatzagane , San Bartolomé baseliza, Basaez kalea, Landabarri kalea, Avanzadako pasabidea, Artatza parkea, Pinosolo parkea, skate pista, Estartetxe kalea, eta bulebarra.

Erlazionatutako dokumentuak:

Izena emate orria (pdf, 116 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa