Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-01-25 Biharko "Barikuetan jai" saioa Kultur Leioako 5. solairuan izango da
Barikuetan jai / Barikuetan jai

Bihar, urtarrilak 26, antolatuko den "Barikuetan jai" saioa Kultur Leioako 5.solairuan izango da eguraldi iragarpen txarragatik. Ordua, ohikoa, arratsaldeko 17:30etik 19:30era. Bihar, kartulina eta paper mota ezberdinekin kutxa magiko ezberdinak sortuko dituzte parte hartzen dutenek.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa