Zorionak!
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Abenduaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-01-25 Leioak jolasarekiko konpromisioa berritzen du “Herrigune Efektua”-z “Jolastu, Eraiki, Parte hartu” goiburuarekin, Herrigunek Jenga eraikuntza-jolasean inspirazioa hartzen du leioaztarrak jolasaren beste ikuspuntu bat aurkitzera bultzatzeko
“Jugar, Construir, Participar” / “Jolastu, Eraiki, Parte hartu”

Herrigune Leioak urteari hasiera ematen dio joko handia emateko asmoz. Leioako herritarren parte hartze aktiboa sustatzeko lanetan 17 urte daraman udal proiektuak udalerria itxuraldatuko du ondoz ondoko hamaika egunetan atsegin emateko eszenatoki batean. Gainera, horrela, Leioako Udalak jolasarekiko hartu zuen konpromisoa berreskuratuko du, 2001. urtetik auzokideek beren altxor eta ondasun preziatuenak udaletxearen ondoan lurperatu zituztenetik.

Izan ere, jolasa ikaskuntzarako, garapen pertsonalerako eta hazkunde kolektiborako tresna gisa ulertzea Herrigune Efektua kanpainaren espiritua da. Jenga jolasarekiko analogia baten bidez, eta “Jolastu, Eraiki, Parte hartu” goiburupean, leioaztarrek beren burua zabaltzeko eta, kontzienteki zein ez, beren bizitzei jolasak ekartzen dien aberastasun guztia ezagutzeko behar diren tresnak eskura izango dituzte.

Jenga swahiliren hitza da eta eraiki esan nahi du. 54 piezek osatutako talde-jolasa da, zeinetan solairu bakoitzean hiru pieza dauden dorre bat osatu ostean, parte hartzaile bakoitzak, txandaka, piezak atera behar dituen eta goialdean jarri. Jolasaren helburua ahalik eta dorrerik altuena osatzea da berau eraitsi barik. Jolasaren dinamikak Herriguneren baloreekin dituen antzekotasunak begi-bistan daude: pieza guztiek balio bera dute, elkarrekiko babesa eta laguntza ezinbestekoak dira aurrera egin ahal izateko, jokalariei erabakitzeko askatasuna ematen die, eta hautabide berriak eskaintzen ditu, adibidez, eraitsitakoa berreraiki eta berriro hasi. Honez gain, jolas guztietan legez, esperimentatzeak ikaskuntza dakar.

Jenga Truck

Atzotik eta otsailaren 2ra arte, Jenga Truck kamioia kaleetatik ibiliko da Leioako 20 puntu jolaserako gune mugikor bihurtzeko – ibilbidea leioazabalik.leioa.net/herrigune-leioa webgunean ikus daiteke. Goizez 10:30etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara, kamioian beti joango da monitore bat eta entrenamendu bezala balioko du Herrigunek datorren otsailaren 3rako proposatzen duen Jenga Eguneko erronka komunitariorako: denon artean ahalik eta dorrerik altuena eraiki.

12:00etan Leioako Sabino Arana kalean erronka hasiko da (euria balitz, STOAn). 100 mahai jarriko dira 100 Jengarekin, eta parte hartzaileek, taldeka antolatuta, aukera izango dute nahi beste aldiz Jengako dorre altu bat eraikitzen saiatzeko. Gehienezko altuera lortu dutela uste dutenean, epaile bat hurbilduko da hura neurtzeko. Azken emaitza dorre guztien batuketa izango da.

Arauak errezak dira: antola ezazu sexu eta adinari dagokienez anitza den talde bat eta eman izena 944029780 deituz, zure izen-emate orria Leioan zehar egongo diren Jenga buzoietan sartuz, edo Jenga Truck monitoreari orria emanez. Talderik ez badaukazu, ez zaitez kexka eta utzi Herriguneri antolatzen laguntzen.

Edizioaren ustekabe handietako bat Leslie Scott, Jengaren sortzailea, gurekin egotea izango da. Leslie otsailaren lehenengo asteburuan Leioara etorriko da Jenga Truck ekintzetan parte hartzera. Gainera, hitzaldi partizipatibo bat emango du eta Ohorezko Epailea izango da Jenga Eguneko erronka komunitarioan.

Herritarren parte hartzea

Halaber, Herrigunen parte hartzen duten lantaldeek ere euren protagonismoa izango dute, Jenga Truck-ek Lantaldeek (hiritarren taldeak) antolatutako jarduerak ere eramango baititu urte osoan zehar egiten duten lana ikusarazteko. Talde hauek pertsona heterogeneoek osatutako taldeak dira, helburu komun baten inguruan elkartuta euren interesekin lotutako jarduerak egiteko eta ezagutzak partekatzeko biltzen dira.

Oraingoz, Herrigunek zortzi Lantalde dauzka: Eskulanak, Margolanak eta Konpontzelanak, sorkuntzarekin zerikusi handiago duten arloetakoak; Trantsizioa, iraunkortasunaren bila; Ekotalde, adin desberdinetako gazte-taldea haurren parte hartzea sustatzeko, eta Frantsesa, Ingelesa eta Euskera, hizkuntzak ikasteko gunea. Jakin-nahiak dituen edozein herritarrek bere Lantaldea osatu edo jadanik existitzen batean parte har dezake.

Informazio gehiago:

Herrigune Efektua

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 148 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa