Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-11-07 Eskuinaldeko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egin nahi dituzu?
UK Bekak / UK Bekak

Leioa, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalerriek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Gaztedi Uribe Kosta izeneko lankidetza hitzarmena izenpetu dugu, besteak beste, Uribe Kostako udalerrietako gazteen artean besteren konturako enplegua sustatzea helburuarekin.

Horretarako, lanekoak ez diren praktikak burutu ahal izateko 4 hilabeteko iraupena duten 10 beka eskainiko dira aipatutakoa udalerrietako gazteek lan arloan esperientzia lortu dezaten, gerora horien merkaturatzea errazteko helburuarekin.

Hartzaileen profilari dagokionez, 18 eta 25 urte bitarteko gazteak izan behar dira, arestian aipatutako udalerrietako batean erroldatuta egotea, eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea. Lan profilari dagokionez, Lanbide Heziketako (Erdi edo Goi mailako) tituluduna edo unibertsitate tituluduna izatea. Azkenik, jasotako prestakuntzarekin erlazio zuzena duen hiru hilabetetik gorako lan esperientziarik ezin du eduki.

Programa honetan parte hartzeko asmoa izanez gero, eta informazio zehatzagoa jaso nahi izatekotan:

BEHARGINTZA LEIOA
Mendibil kalea, 3. 48940 Leioa (Bizkaia)
behargintza@leioa.net // Tel.: 94 400 41 95

ATERPE LEIOA GAZTEGUNEA
Aldapabarrena, 2 48940 Leioa (Bizkaia)
gazte@leioa.net // 94 405 58 50

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 118 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa