Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-09-22 Poli Untxiak Leioan jarraituko du
Poli Untxia  / Poli Untxia

2017-18 ikasturtean eskola publiko diren Txomin Aresti eta Altzaga Ikastolan Poli Untxiarekin lanean jarraituko dute.

Poli Untxia Belgikako Mons Unibertsitate Publikoan diseinatutako lan?metodo pedagogikoa da, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateak euskarara eta gure errealitate soziologikora ekarria, zeinek bertoko ikastetxeetan aplikatzeko Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailaren laguntza izan baitu.

Ekiteko ardatz bi nagusi ditu: bat, hiztegiaren gaineko lan handiagoa, fitxa eta bestelako materialen bitartez; eta bi, seme-alaben ikasprozesuetan familiaren elkarlana.

Poli untxiaren bitartez eskola mundua etxera eramaten da, ataza bat familiaren testuinguruan egiteko. Horrek hezkuntza prozesuari koherentzia eta kohesioa dakarzkio; umeak ez ditu familia eta eskola ikusiko gune bananduak izango balira bezala, elkarren ondo-ondoko eta adiskide diren bi espazio moduan baizik.

Ataza horiek familiaren testuinguruan egoera komunikatiboak (eta kognitiboak, eta emozionalak, eta harremanezkoak) sustatzeko helburua izango dute, gurasoek eta seme-alabek eskolako lanak konpartituko balituzte bezala. Biharamunean umeak klasekoei esperientzia kontatuko die, nola burutu duen eginbeharreko hori Poli eta familiarekin.

Jendaurrean erreala eta emozionalki esanguratsua den esperientzia bati buruz berba egiteak gaitasun diskurtsiboa ez ezik, bestelako adimenak ere, emozionala, soziala … eraginkor garatzen laguntzen du.

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskuko-orria (pdf, 182 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa