Larunbat honetan, irailak 23an, XIII. Oinezkoen Pausura Ibilaldia ospatuko da. ‘Oinezkoen pausora egindako martxa’ ekimenari esker, Leioa ezagutu, aztertu eta pentsatuko dugu elkarrekin. Aukera ona da auzotarrak ezagutzeko, arduradun politikoekin topo egiteko eta elkarrekin ibilbidea egiteko, herrian bizitzeko baliabideak eta zailtasunak aztertzeko xedez.
Aurten, eskola-bideen ikuspegitik egingo dugu; betiere, amaierako xedea Leioa guztiontzat egokia den herri bihurtzea dela ahaztu gabe. Irten baino lehen, jaso itzazu iradokizun-orriak, eta baliatu ezazu martxa zinegotziekin hitz egiteko eta zure behar eta ideiak eurek aldean eramango dituzten postontzietan uzteko.