Irailaren 22an, Mugikortasun Iraunkorreko Europako Astearen egun nagusian, ospakizun horrekin bat egiten duten hiri eta herriek konpromisoa hartzen dute kale bat ibilgailuen zirkulazioari ixteko. Leioan Sabino Arana itxiko da, 09:00etatik 20:00etara.
Aukera ona da espaloiak hartzeko eta horiek normalean beste leku batzuetan egiten diren herriko jarduerekin betetzeko, bai eta leioaztarrei topalekuak eskaini, eta proiektuei bide emateko ere. Izan ere, autorik igarotzen ez den kale batean gauza asko gertatu daitezke.