2017-09-19
Denon Artean programa, familia eta eskola batera
2017-2018 ikasturtean Leioako Udalaren Hezkuntza eta Partaidetza Sailak, Ongizatea Elkartearen eskutik, ikastetxe publikoetan familia-eskola elkartasuna indartzeko lanean jarraituko du, bi eragileetan hezkuntza-komunitatearen kontzientzia sortzeko asmoz. Denon Artean izenaz ezagutzen dugun hori.
Oso garrantzitsua izango da bitartekari gisa aritzeko ikastetxeko IGE (guraso elkartea); horregatik, programako egitasmoen artean guraso elkartea indartzea egongo da, beharrezkoa bada, eta edozelan ere laguntza ematea.
Ikastetxeko ekipo osoaren lana ere funtsezkoa izango da (irakasleak, laguntzaileak, koordinatzaileak eta Hezkuntzarako Behar Berezietakoak) .
Aurten programa LHko 2. eta 3. mailetan inplementatuko da. Gorago aipatutako helburu orokorrez gain, espezifikoagoak diren beste batzuk ere betetzeko asmoa dago, hala nola:
• Umeei etapa horretan dituzten Hezkuntza arloko beharretan laguntza emateko eta ondoan egoteko eszenatoki komuna sortu bi eragileen artean.
• LH 1eko ziklotik LH 2ko ziklora pasatzean sor daitezkeen ezinegonak partekatu eta erronka berriak identifikatu.
• Bi eragileen artean elkarlan dinamikak eta talde lanak sortzeko ahaleginak egin.
• Erronka horien aurrean eragile bakoitzaren papera eta erantzunkizunak elkarrekin definitu.
• Bi eragileen artean IGEa bisializatzen lagundu eta IGEaren lana indartu.
Ikastetxe, ikasgela eta familia bakoitzak bere errealitate propioa du. Denon Artean programak pluraltasun hori kontuan hartuko du.