Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-09-13 Zabalik dago 2017ko OHZ ordaintzeko borondatezko epea
Impuesto de Bienes Inmuebles / Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

Aurreko urteetan egin bezala, irailaren 11n zabaldu da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaintzeko borondatezko epea, bai hiri ondasunei dagokiena bai landa ondasunei dagokiena. 2017ko urriaren 31n amaituko da epea.

Udala hasi da dagoeneko, mailaz maila, bankuko kontu korrontean zerga helbideratuta ez dutenei HOZri dagozkion ordainagiriak etxera bidaltzen.

Ordainagiria postontzian jasota ere, horren ordainketa 2017. urtean bertan helbideratu nahi izanez gero, urriaren 5a baino lehen jakinarazi beharko da. Egun horren ondorengo helbideratzeek hurrengo ekitaldiaz geroztik izango dute eragina.

Gogoan hartu OHZri dagozkion ordainagiriak ez jasotzeak ez duela horien ordainketaren betebeharretatik salbuesten; beraz, jasotzen ez baduzu, Udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuekin edo Gaztelubiderekin jarri beharko duzu harremanetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ordainketa epeei, moduei eta lekuei buruzko bandoak jarriko dira atarietan.

Baliabide hauen bitartez egin ahalko da ordainketa:
a) Erakunde kolaboratzaileak (Aurrezki Kutxak eta Bankuak).
b) Udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuak edo Gaztelubide.
c) Ordainketa pasabidearen bitartez; www.leioa.net webgunetik zuzenean sar daiteke bertara.

OHZ ordainagiria helbideratuta duten guztiei 2017ko urriaren 10ean zordunduko zaie zerga kontua korrontean.

2017. urtean jarri dira indarrean Aldundiak 2016an egindako azterketaren ondoriozko balio katastral berriak, bai eta Ondare Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Zerga Ordenantza berria ere. Hiri Ondareari dagokionez, aipagarria da zerga tasa berriak txertatu direla, zerga objektu motaren arabera. 4 tasa bereizi dira, etxebizitzak, dendak, industriak edo bestelakoak diren kontuan hartuta. Tasa horiek aplikatuko zaizkie katastro balio berriei.

2017ko zerga erroldan hiri izaerako 29.594 ordainagiri eta landa izaerako 96 ordainagiri daude, eta diru-sarrerak aurreko urtekoen antzekoak izango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa