Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-08-28 Artisautza ikastaroen 13 modalitate ezberdin eskaintzen ditu Kultur Leioak hurrengo ikasturterako Leioaztarrentzat aurreinskripzioa egiteko epea gaur bertan zabaltzen da
talleres / tailerrak

Guztira 13 artisautza modalitate ezberdin eskainiko ditu Kultura sailak hurrengo ikasturteko tailerretan, gehienak ordutegi desberdinekin pertsona gehiagori heltzeko asmoz.

Ikasturte honetarako programatutako ikastaroak hauek dira: zur-lanketa, zeramika, pintura eta marrazketa, eskulanak, gozogintza kreatiboa, altzarien zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, argazkigintza digitala, eskulanak Pinuetan eta mugimendua eta erlaxazioa musikaren bitartez. Ikastaroen ordutegiak eta prezioak honi erantsitako informazio-liburuxkan kontsultatu daitezke.

Aurretiko izen-ematea Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solairua) eta Gaztelubide bulegoan (Maiatzaren bata kalea, 1) egin beharko da. Tailerretako plaza kopurua mugatuta dago; beraz, plaza kopurua baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hortaz, aurretiko izen-ematearen ordenak ez du plazarik ziurtatzen.

Ikastaroak urriaren 2ko astean hasiko dira eta ekainaren 18an bukatuko dira.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 777 kb)

Izena emateko fitxa (pdf, 27 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa