Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-06-06 Leioarentzat ezagunak diren Max sariak
Kukai / Kukai

Leioako Umore Azokan eta Kultur Leioan ikusi izan ditugun hiru konpainien ikuskizunak sarituak izan ziren atzo Max sarietan. Sari hauek urtero ematen dira Estatu mailan arte eszenikoen alorreko profesionalei euren lana eta kalitatea saritzeko. Aurten Kukai dantza taldea, Maduixa danza eta Marie de Jongh, izan dira hauen artean.

Maduixa danzak XVIII.Umore Azokan aurkeztu zuen Mulier ikuskizuna, eta ondoren Umore Azoka 2017ko Kaleko Ikuskizunik Onenaren saria irabazi zuen “sentsibilitatearengatik, konpromisoarengatik eta gauzatzeko orduan erakutsitako garbitasunarengatik, eta keinua balioan jartzeagatik, koreografiaren eta emakumeen unibertsoaren azterketaren parte gisa” . Atzo, Kaleko Ikuskizunik Onenaren MAX saria irabazi zuen eta musika konposizio onenaren MAX saria, Damián Sánchez-entzat.

Bestalde, Kukai Dantza, ‘Topa’ ikuskizunarekin izan zena azken Umore Azokan, hiru MAX sari jaso zituen atzo ‘Oskara’ ikuskizunagatik, hau apirilaren 5ean ikusgai izan genuen Kultur Leioako Auditoriumean. Atzo jaso zituen sariak hauek izan ziren; jantzien MAX saria (Iraia Oiartzabal), antzezle-zerrenda onenaren MAX saria eta dantza ikuskizun onenaren MAX saria.

Hirugarrenik, Marie de Jongh konpainia bizkaitarrak, Amour ikuskizunarekin, Famili Ikuskizunik Onenaren MAX saria jaso zuen atzo, hau Kultur Leioako Auditoriumean ere ikusteko aukera izan genuen.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa