Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-31 II. Kartel lehiaketaren sari ematea: Leioa jaietako sexu eraso eta eraso sexisten aurka Leioa tratu onen alde eta eraso sexisten aurka
Leioa por los buenos tratos y contra las agresiones sexistas / Leioa tratu onen alde eta eraso sexisten aurka

Maiatzaren 31n, “JAIA GUREA GAUEAN ERE BAI: Leioa tratu onen alde eta eraso sexisten aurka” izeneko kanpaina ordezkatuko duen irudia aukeratzeko II. Kartel Lehiaketaren irabazlea den BETIKO IKASTOLAri eman zaio.

Kanpaina hau Leioako Udalaren Berdintasun Arloak sustatzen du; bere helburuak emakumeen aurkako sexu erasoen aurka jarrera hartzea da eta sentsibilizatzea, bereziki gazteria. Horrela, eraso mota honekiko tolerantzia maila jaitsi nahi da, bai intentsitate baxukoen kasuan, bai intentsitate altukoenean. Izan ere, eraso hauek sarritan jaietako testuinguruan eta gauez gertatzen dira.

Egileak Betiko Ikastolako Aitor Marcos Ormaechea eta Josu Landaluze Gómez ikasleak izan dira (16 urtekoak) eta 86,40 euroko zenbatekoa duen txekea lortu du sari moduan. Kopuru hori indarkeria matxistaren aurka tapoiak biltzeko kanpainak bildu zen. Gainera, sariaren barruan indarkeria matxistari aurre egiteko eta hezkidetzako material sorta bat ematen zaio zentroari, 600 EUROAN baloratua.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa