Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-31 Saskibaloiaren jaia Kandelazubietan
Baloncesto infantil / Saskibaloia umeekin

Kandelazubieta izango da Leioako saskibaloiaren eta euskararen jairako eszenatokia, Leioa Saskibaloi Taldeak antolatuta larunbat honetan. Konbinaketa perfektua jardunaldian antolatutako ekintzen bitartez gozatu ahal izango dena.

Jaia 09:00etan hasiko da udalerriko eskola taldeen arteko partiduekin, etorkizuneko izarrak. Guztira 12 talde izango dira 5 eta 14 urteko jokalariekin, beraz 120 partehartzaile baino gehiago batuko dira Kandelazubietan. 14:30ean, bazkalordurako deia egingo zaie bertaratuei, eta pintxoetan 2×1 eskaintza izango da txosnan, baita giro aparta ere, jairako prest egongo den txosnan.

Aurten, gainera, ekintza bi berreskuratuko ditugu. Txapelketa mistoa kadete/junior kategoriako gazteentzat (14-17 urte) eta gure eskola jokalarien eta gurasoen arteko partiduak, seme-alabak ikusteaz gain eurekin jolasean ere ibiltzeko. Ezin dugu ahaztu ohiko 3x3 txapelketa publiko orokorrari zabaldutakoa. Ekintza hauetan izena emateko egunean bertan 12:00etan txosnan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa