Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-29 Leioak Hamabost egun Solidario ekimena antolatu du, garapenerako lankidetzan egindako lana ikustarazteko Aukera ona izango da GGKEk herrialde pobretuetan egiten duten lana jai-giroan ezagutzeko; izan ere, hainbat jarduera prestatu dira, hala nola erakusketak, zinema, tailerrak eta solasaldiak, baita gazteenentzako beste batzuk ere: ipuin-kontalariak, musika...
Cooperación al desarrollo / Garapenerako lankidetza

Leioako Udalak, Gizarte Ekintza, Osasun, Kontsumo, Berdintasun eta Garapenerako Lankidetzako Sailaren bitartez, herritarrei zabaldu nahi die garapenerako lankidetzaren alorrean egiten duen lana.

Ekintza horien helburua Leioako udalerrian gizarte-gaiak lantzeko esparru ludiko eta hezigarri bat sortzea da, non lankidetzan diharduten euskal erakundeek leioaztarrak sentsibilizatzeko jarduerak egingo dituzten eta haurrentzako eremu berezi bat prestatuko duten. Era berean, hurbilagotik ezagutaraziko dute nora zuzentzen diren garapenerako lankidetzako proiektuetarako erabiltzen diren udal-funtsak.

Aukera ona izango da GGKEk herrialde pobretuetan egiten duten lana jai-giroan ezagutzeko. Horretarako, hainbat jarduera egingo dira, hala nola erakusketak, zinema, tailerrak eta solasaldiak, baita gazteenentzako beste batzuk ere: ipuin-kontalariak, musika...

Zeure parte-hartzeak ere horretan lagunduko du. Etorri zaitez Kultur Leioara ekainaren 11ra arte.

Erlazionatutako dokumentuak:

Agenda (pdf, 121 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa