Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-21 Ertza, Ici’Bas eta Maduixa konpainia saritu ditu XVIII. Umore Azoka Leioak
Compañía Manduixa / Manduixa konpainia

Umore Azoka Leioak jakinarazi ditu gaur XVIII. edizioaren sariak.  Ertza, Ici’Bas (Suitza) eta Valentziako Maduixa konpainiak dira aurtengo saridunak. “Hainbat lengoaia eta diziplina erabiliz sinbolismoz eta irudimenez betetako proposamenarengatik” saritu du Epaimahaiak Ertza taldearen “Meeting Point” lana Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Sariarekin.

Maduixa konpainiak Kale Ikuskizunik Onenaren Saria jaso du “Mulïer” obragatik, “sentsibilitatearengatik, konpromisoarengatik eta gauzatzeko orduan erakutsitako garbitasunarengatik, eta keinua balioan jartzeagatik, koreografiaren eta emakumeen unibertsoaren azterketaren parte gisa”.

Suitzako Ici’Bas konpainiarentzat izan da Artista/ikuskizun berri Onenaren Saria “L’envers” lanagatik, “planteamendu berritzailearengatik, freskotasunarengatik eta hiriespazioaren erabilerarengatik”

Aurten 7 kideak osatu dute epaimahaia:. Filgi Claverie (Errobi zerbitzu kulturalaren arduraduna), Gerald Fannon (San Cugateko Teatre-Auditori jaialdiko arduraduna), Anna Giribet (Fira Tárrega jaialdiko programazio teknikaria), Marián Osácar, (FETENeko Zuzendari Artistikoa), Elena Ros (Ikuskizun ekoizle eta banatzailea), Nando Piñeiro (Donostia kulturako Egia-Gasteszena-ren programatzailea), eta Juan Pablo Soler (Teatro Romea eta Circo de Murcia programazio eta koordinazio arduraduna).

Gainera, kontuan hartu behar da Trapu Zaharra konpainiak Umore Azoka Leioa 2017 Ohorezko Saria jaso zuela pasa den ostiralean, 35 urteko ibilbide oparoagatik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa