Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-21 Ikus-entzule kopuru handiak eta ikuskizunen kalitateak markatu duten edizioari amaiera emateko prestatzen ari da Umore Azoka
Trapu Zaharra / Trapu Zaharra

Umore Azoka ikus-entzule kopuruari eta programatutako ikuskizunen kalitateari dagokienez arrakasta gehien lortu duen edizioetako bati amaiera emateko prestatzen ari da. Gaur, eguerdiko 12:00etatik 14:30era, edizio honetako azkenengo 10 emanaldiez gozatzeko aukera izango dugu. Edizio honetan, 51 ikuskizun desberdin aurkeztu dituzten 50 konpainia igaro dira bertatik.

Gaur arituko diren konpainiak hauek dira: Red Button, Compañía ES, La Guardia Reial, Ici’bas, Mugmus Laborategia, La Malette, Proyecte Esvorell Popular/Magí Serra, El Puntillo Canalla Brass Band, Bloc Quilombo, eta Marco Vargas & Chloé Brûlé. Guztiek aurreko egunetan ere aurkeztu dituzte euren lanak, horietako batzuek beste agertoki batzuetan egin duten arren.

Gaur ezagutaraziko da, baita ere, Umore Azoka Leioa 2017ko Sariei buruzko epaimahaiaren erabakia, kategoria hauetan: Kaleko Ikuskizun Hoberenaren Saria; Euskadiko Kaleko Ikuskizun Hoberenaren Saria; eta Hasten ari den Ikuskizun edo Artista Hoberenaren Saria. Epaimahaiaren erabakia ikuskizunaren kalitate artistikoan, kalitate teknikoan, orijinaltasunean, sorkuntzan, berrikuntzan eta erakargarritasunean oinarrituko da.  

Epaimahaia osatzen dute: Filgi Claverie (Errobi zerbitzu kulturalaren arduraduna), Gerald Fannon (San Cugateko Teatre-Auditori jaialdiko arduraduna), Anna Giribet (Fira Tárrega jaialdiko programazio teknikaria), Marián Osácar, (FETENeko Zuzendari Artistikoa), Elena Ros (Ikuskizun ekoizle eta banatzailea), Nando Piñeiro (Donostia kulturako Egia-Gasteszena-ren programatzailea), eta Juan Pablo Soler (Teatro Romea eta Circo de Murcia programazio eta koordinazio arduraduna).

Beste alde batetik, azken emanaldia 14:30ean izango den arren, arratsalde osoan Pinosolo parkean jarraituko du jaiak. Paella herrikoiaz gain, musika tailerrak, Jazz kontzertuak, hiriko dantza klaseak eta “El beso de Klimt” taldearen kontzertua egongo dira bertan. Hori guztia arratsaldeko 20:00ak arte, une horretan emango baitzaio behin betiko amaiera XVIII. Umore Azoka Leioa honi.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa