Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-20 Tokiko eszenak protagonismo izango du gaurko Umore Azokaren ikuskizunen artean
Umore Azoka Sariak / Umore Azoka sariak

Umore Azoka bere hirugarren egunean sartuko da gaur, jardueraz betetako egitarauarekin. Hirugarren egun horretan, 35 ikuskizun desberdinen 40 emanaldi ikusi ahal izango dira, eta azpimarragarria izango da Lekittoko Deabruak taldearen “Anabasa” lan ibiltariaren estreinaldia. Horrez gain, Tokiko Eszenari eskainitako eguna ere izango da, bere 20. urteurrena ospatzen duen Leioako Musika Bandaren emanaldiarekin.

Lekittoko Deabruak taldearen lanak gauerditik aurrera argituko ditu Leioako kaleak. Izan ere, “Anabasa”, zuzeneko musika mota guztietako efektu piroteknikoekin uztartzen duen ikuskizun ibiltaria da. Horrez gain, amaiera ikusgarria eskainiko digu. Hori izango da larunbateko estreinaldi nagusia, baina ez bakarra, Kataluniako ES konpainiak ere lehen aldiz eskainiko baitu “Polos” ikuskizuna.

Udalerriko artisten partaidetza bultzatzen duen Tokiko Eszena egitaraua protagonista izango da, Leioako Musika Bandaren eskutik. 20. urteurrena ospatzen duen urte honetan, Bandak kontzertu berezia prestatu du, “Sustraiak” izeneko mundu osoko musikez osatutako kontzertu bereziarekin. Kontzertua arratsaldeko 20:30ean izango da Jose Ramon Aketxe plazan.

Estreinaldiak ez diren arren, aurreko egunetan programatu ez diren emanaldiak berriro ikusteko aukera ere izango dugu larunbatean. Iker Carreraren “#7fm”, El Puntillo Canalla Brass Band izenekoaren musika emanaldia, Proyecte Esvorell Popular / Magí Serra katalanen “Esvorell”, Mugmus Laborategiaren “Esku harriak: Oteizaren (h)ariak”, La Guardia Reial taldearen ikuskizun ibiltaria eta MarcoVargas & Chloé Brûléren “Naufragio universal”, hain zuzen ere.

Saria eta jarduera profesionalak
Umore Azokako aurreko edizioko sariak banatzeko Mendibile Jauregian egindako Harrera ekitaldi Ofizialaren ondoren, Umore Azoka Leioa 2017 Sari Berezia jakinarazi zen. Aurten, Trapu Zaharra taldeak irabazi du saria.

Horrela, jarduera profesionalak aurrera jarraituko du larunbatean, PATEAren (Estatuko Kaleko Arteen Profesionalen Elkartea) Batzar Nagusiarekin eta azkenengo Umore Meeting izenekoekin edo artisten eta programatzaileen arteko negozio topaketekin.
Pinosolo parkeak, bere aldetik, aire zabalean gozatzeko jardueretarako espazioa eskainiko du. Bertan, 5 antzerki emanaldiz gain, musika, dantza eta pintura tailerrek ere lekua izango dute. Gaueko 22:00etatik goizaldeko 03:00ak arte, The Cisco Kids Live, Descarga Libre, eta Global Funk DJs taldeen kontzertuak programatu dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa