Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-19 Umore Azokaren 'egun handia' izango da gaur. 50 emanaldirekin eta erabateko 8 estreinaldirekin
umore1 / umore1

Atzo Umore Azokaren lehen egunaz gozatzeko aukera izan genuen. Gaurko honetan, egun 'handia' ospatuko da eguerdian hasiko den eta gauerdia igaro ondoren amaituko den egitarau zabalarekin. Horrez gain, Mendibile Jauregiak, parte hartzen duten konpainien harrera ekitaldi Ofiziala eta aurreko edizioko sarien eta Umore Azoka Leioa 2017 Sari Bereziaren banaketa ekitaldia jasoko ditu.

Guztira, 40 ikuskizun desberdinen 50 emanaldi eskainiko dira. Horietatik 8 erabateko estreinaldiak izango dira, beste 5 Estatu mailako estreinaldiak eta bat kaleko estreinaldia. Jarduera gehien aurreikusita dituen jardunaldia da, eta ikus-entzule gehiago etortzea aurreikusten da, asteburura eramaten duen atea baita.

Estreinaldien artean, bere motoarekin eta patin arrosekin Leioa barrez beteko duen El Gran Rufusen “Pink Impact” azpimarratu behar da. Ildo berean daude Barré konpainiaren “Juan palomo ya está aquí” eta El mono Habitadoren “Primatium” ikuskizunak. Azken kasu horretan, Darwinen teoriak zalantzan jartzen dituen dilema bitxi eta dibertigarria planteatuko zaigu. Trapu Zaharrak taldeak ere dilema planteatuko du, “Sefiní!” ikuskizunarekin, baina oraingo honetan antzezleen eta euren ibilbide profesionalaren ikuspuntutik.

Erabateko gainerako estreinaldiak “De la jungla al asfalto” ikuskizuna aurkeztuko duten Bloc Quilombo, eta “Automàtics” lana ekarriko duten Red Button katalanen, “Odisea’ 80” lana aurkeztuko duten Nacho Vilar Producciones murtziarren eta “Rojo estándar” ikuskizuna estreinatuko duten Lanórdika andaluziarren eskutik etorriko dira. Gainera, Zen del Sur andaluziarrek kalean eskainiko dute lehen aldiz gizartearen pertsonalizazio ezari buruzko gogoeta egiten duen “Wake App!” ikuskizuna.

Estatu mailako 5 estreinaldi ere izango ditugu. Lehen aldiz, Iparraldeko Bilaka konpainiak euskal mitologian oinarritutako “Negua” ikuskizuna aurkeztuko du. Beste alde batetik, nazioarteko 4 konpainiak lehen aldiz aurkeztuko dituzte euren lanak Leioan: Bazarnaüm Prod, Madam Kanibal eta Pudding Théâtre frantsesek eta Zeelanda Berriko Concordancek. Lehenengo hiruen kasuan, ikus-entzuleek oso antzezlan landuak ikusteko aukera izango dute, eta batzuek ezusteak ere izango dituzte, fakirismoa sartzen duen Madam Kanibalen “Anatomik” lanean gertatzen den bezala.

Ostiraleko jardunaldiak dagoeneko estreinatuta eta finkatuta dauden antzezlanen emanaldiak ere jasoko ditu, Uparte Circo murtziarren “Todo encaja”, eta Haatik konpainiaren “Korronteari aurre eginez” eta “70+1”; azoka barruan bi ikuskizun desberdin eskainiko dituen konpainia bakarra da. Halaber, ostegunean eskainitako ikuskizun batzuen bigarren emanaldia ere ikusi ahal izango da.

Harrera ofiziala eta jarduera paraleloak
14:30ean, Mendibile Jauregiak azokako une berezienetako bat jasoko du. Harrera ekitaldi Ofiziala egingo da, parte hartuko duten konpainia guztien presentziarekin. Ekitaldi horretan bertan,Umore Azokakoaurreko edizioko sariak eta Umore Azoka Leioa 2017 Sari Bereziabanatuko dira.

Iazko edizioaren amaieran iragarri zen bezala, 2016ko sarien irabazleak hauek izan ziren: Philo&Jole euskal konpainia, Euskadiko kaleko ikuskizun hoberenaren Saria, “Mr. Pichichi” lanarengatik; Vendaval frantsesak, Munduko gainerako lekuetako kaleko ikuskizun hoberenaren Saria “Soif (Egarria)” ikuskizunarengatik; eta “Larrua” euskal konpainia, izen bereko lanarengatik. Umore Azoka Leioa 2017 Sari Bereziaren irabazlea nor izango den bihar iragarriko da, ekitaldian bertan.

Beste alde batetik, Pinosolo parkeak bat egingo du gaur Umore Azoka Leioako eskaintza zabalarekin. Irekiera ekitaldia 17:00etan izango da, eta une horretatik aurrera azokako parte bilakatuko da, jarduerez eta dibertsioz betetako lekua eskainiz, janariarekin, tailerrekin eta baita ikuskizunekin ere, 5 emanaldi eskainiko baitira bertan. Gaueko 22:00etatik goizaleko 03:00ak arte musikaren erdigune bilakatuko da, Cecilia Payne, Mamba Beat eta More Jaia DJ’s taldeen kontzertuekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa