Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-17 Umore Azoka dela eta trafiko aldaketak izango dira asteburuan
umore / umore

Hurrengo asteburuan, maiatzaren 18tik 21era, Leioako Umore Azoka izango da gure kaleetan, hori dela eta hainbat trafiko aldaketa izango dira. Adi egon zaitez.

Osteguna 18, ostirala 19 eta larunbata 20: 18:00etatik 00:00etara trafiko mozketa
Igandea 21: 10:00etatik 13:00etara trafiko mozketa.


Bilbo-Getxo norabidean
• Alboko bidea ebakita egongo da norabide aldaketatik Luis Bilbao Libano kaleran (Iturribide 16 zenbakira) Mulligans biribilgunera arte.
• Ahal dela, La Avanzada lurpeko bidetik joango da.
• Areetara alboko bidetik joaten direnentzat, Luis Bilbao Libano Kalea har dezakete, Iturribiden norazkoa aldatuz, eta Kandelazubietatik alboko bidea-Lamiako lotunea hartuz.
• Algortarantz doazenek Unibertsitateko errepidea, Perurirako norabidean izango dute ordezko bidea.

Getxo-Bilbo norabidea
• Alboko bidea ebakita egongo da Iparragirre 2C zenbakitik (Mulligans biribilgunea) Iparragirre 72 zenbakira (Luis Bilbao Libano kaleko bidegurutzea)
• Avanzadako lurpeko bidetik joango da trafikoa.
• Edota Aldapabarrena kaletik Luis Bilbao Libano kalea hartuz.

Herri barruko trafikoa:
• Trafikorako itxita egongo diren tarte eta kaleak: oinezkoentzako den Boulevarden zatia eta udaletxeko jaitsiera udaletxeko aparkalekutik. Getxo – Bilbo noranzkoko alboko bidea moztu egingo da, Mulligan’s (Iparragirre, 2.C) bidegurutze borobilaren parean.

Mendibil-San Juan-Ikea-Iturribide eta J.R.Aketxe
• Esandako alde horietara Mendibil kaletik sartuko da. Irteteko Mendibiletik egingo da eta ondoren, Bilborantz jotzeko, Iturribideko noranzko aldaketa egin; Getxorantz joateko Luis Bilbao Libano Kaletik Felipe del Rio Kalerako noranzkoa hartuko da.

Iparragirre
• Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik eta/edo Laubide kaletik sartuko dira, auto bakoitza dagokion biribilgunetik. Getxotik datozenak Iparragirre, 2. A-F kalearen atzealdetik sartuko dira.

Estartetxe-Elexalde:
• Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik eta/edo Laubide kaletik, eta ondoren, Estartetxeren atzealdetik sartuko dira. Bilborantz doazenak, Artatzagana kaletik Unibertsitaterako bidetik irtengo dira edo Laubide kaletik Suhiltzaileenean noranzko aldaketa egiten

Sabino Arana-Independentzia-Aldapa-Luis Bilbao Libano:
• Bilbotik datozenak Iturribideko noranzko aldaketatik edo alboko bidea-Lamiako lotunetik sartuko dira, Luis Bilbao Libano kalea hartuta. Getxotik datozenak Euzko Gudariak etorbidetik sartuko dira eta ondoren Independentzia edo Aldapabarrena kaleetatik jaitsiko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa