Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-05-15 Aterpe Leioa Gazteguneko Udaleku Irekietan izena emateko epea astelehenean irekiko da Maiatzaren 22tik 26ra arte
Udaleku irekiak / Udaleku irekiak

Leioan erroldatutako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Aterpe Leioa Gazteguneak antolatu dituen Udaleku Irekietan izena emateko epea irekiko da, maiatzaren 22tik 26ra arte. Programatutako aisialdi eta kirol jarduerak uztailaren 3tik 14ra burutuko dira, euskaraz oso osorik.

Interesa dutenek aipatutako egunetan eman beharko dute izena. 40 izen-emate baino gehiago badaude, plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa ekainaren 1ean egingo da.

Plazak konfirmatzeko, matrikula ordaindu beharko da eta ordainagiria Aterpe Leioa Gaztegunean entregatu beharko da, ekainaren 5etik 9ra bitartean. Hala egin ezean, plaza galduko da. Prezioa 40 eurokoa da Kultur Leioako Lagun gazteentzat, eta 65 eurokoa, gainerako leioaztarrentzat.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 1740 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa