2017-05-12
Enaitz ipuin kontalaria izango da gaurko 'Barikuetan jai' saioan
'Barikuetan jai' programaren gaurko saioan Enaitz ipuin kontalaria izango da (17:30ean Kultur Leioako aterpean). Kontatuko dituen ipuin ezberdinen bitartez abentura zoragarriak biziko dituzte txikiek.
Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak adierazi duenez, ez da 'Barikuetan jai' saiorik izango maiatzaren 19 eta 26an, izan ere Umore Azoka eta Lamiako Maskarada ospatzen direlako. Beraz, hurrengoko hitzordua ekainaren 2an izango da, diskofestarekin.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako 'Barikuetan jai' programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.