Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-04-27 Hasi du atzera kontua Leioako Umore Azokak Maiatzaren 18tik 21era, Umore Azokak Kaleko Arteen erakustoki hoberena bilakatuko du Leioa, erabateko 21 estreinaldirekin
umore / umore

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, kaleko ikuskizun hoberenen aukeraketarekin beteko ditu berriro udalerriko kaleak, Euskal Herritik, Estatuko gainerako lekuetatik eta mundu osotik etorritako 50 konpainiaren eskutik. Azokaren XVIII. edizioak erabateko estreinaldi izango diren 21 ikuskizun, Estatuan estreinatuko diren 9, kaleko 2 estreinaldi, eta work in progress bat jasoko ditu. Hori dela eta, egitarauaren bi heren baino gehiago berrikuntzak izango dira.

Azokak irauten duen 4 egunetan Leioara hurbiltzen diren pertsonek aukera zabalaren artean hautatu ahal izango dute, modu librean edo antolatzaileek proposatutako ibilbide artistikoak jarraituz. Euskal Herriko konpainiei dagokienez, aurtengo edizioan talde hauek hartuko dute parte: Amaia Elizaran, Bilaka, Cía. Barré, Cía. Tornado, Compañía Eva Guerrero, Compañía Trotamundos, El Gran Rufus, El Mono Habitado, Ertza Dantza, Garazi & Cía., Haatik Dantza Konpainia, Hortzmuga Teatroa, Jaiotz Osa, Kukai Dantza & Brodas Bros, Lekittoko Deabruak, MDV Danza, Mugmus Laborategia, Shakti Olaizola, Teatro a la Boina, Tetes de Mûles, Trapu Zaharra, eta Turukutupá. Guztiek ikuskizun bakarra eskainiko dute, bi eskainiko dituen Haatik Dantza Konpainiak izan ezik.

Estreinaldien artean azpimarratzekUAL17f1oak dira Kukai Dantza taldearen eta Brodas Bros katalanen “Topa” ikuskizuna, Umore Azokak eta Festival Sismògraf de Olot izenekoak ekoiztutakoa. Ikuskizun horretan euskal dantza tradizionala eta hip-hop-a uztartzen dira. Antzeko zerbait gertatzen da Lekittoko Deabruak taldearen “Anabasa” lanarekin, Mediterraneoko “correfoc”-etan inspiratu baita, musika eta piroteknia ikuskizuna sortzeko, euskal tradizioen ikuspegitik begiratuta. Aipatzekoa da, baita ere, “side –show”-ean inspiratuta dagoen eta karpa baten azpian antzerkia, zirkua eta magia erakusten dituen “Tetes de Mûles”-en ikuskizuna.

Estatuko gainerako lekuetatik, azpimarragarria da Kataluniako konpainien presentzia, 9 ordezkari baitatoz bertatik. Horrez gain, Andaluziako 3, Gaztela-Leongo eta Murtziako 2na eta Gaztela-Mantxako, Valentziako Erkidegoko, Madrilgo eta Balear Uharteetako bana etorriko dira. Oraingo honetan, proposamenek, Karla Kracht & Andrés Beladiezen multimedia instalaziotik Compañía Toti Toronellen automatetara edo The Opposite Hand-en dantza bertikalera doaz, Valentziako Maduixa konpainiaren trikimako gaineko ikuskizun saritua ahaztu barik.

Nazioarteari dagokionez, Frantziako konpainiak protagonista izango dira aurten ere, 4 ordezkarirekin. Horien artean azpimarragarria da Kaleko Arteetan 17 urte daramatzan eta nazioarte mailan ospe handia duen Pudding Théâtre, aukeraketa artistikoaren kalitate maila altuaren erakusgarri. Azpimarratu behar da nazioarteko 8 konpainiek (Frantziako 4, Frantzia-Uruguaiko bat, Hungariako bat, Suitzako bat eta Herbehereetako bat) orain arte Estatuan ikusi gabeko 7 ikuskizun eskainiko dituztela, horietako batzuk oso bereziak, Madam Kanibalek eskainiko duen antzerki, clown eta fakirismo nahasketa berritzailea, besteak beste.

Jarduera paraleloak
Aurtengo ediziorako aurreikusi diren jarduera paraleloen artean, hainbat erakunderen batzarrak daude, Sarearena-Antzokien Euskal Sarearena eta Kaleko Arteen Profesionalen PATEA Elkartearena, besteak beste. Horrez gain, kaleko arteen gizarte balioari eta kontakizun mediatikoari buruzko gogoeta jardunaldiak eta Artekale Espazioan egingo diren topaketa azkarren edo Speed Meeting izenekoen saioak ere egongo dira.

Jarduera horiek goizez izango dira batez ere, azokak irauten dituen lau egunetan, horrela ikuskizun artistikoak jarraitzearekin bateragarri izan daitezen, salbuespen batzuekin. Hori gertatuko da maiatzaren 9an eta 10ean Kultur Leioan egingo diren “Arteen Sukaldaritza” jardunaldiekin. Bertan hainbat adituk hartuko dute parte, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko María Velasco irakasleak, Bartzelonako SMUCeko Xavier Fina irakasleak edo Lucía Litjmaer eta Aida Pallarés kazetariek, besteak beste.

Halaber, maiatzaren 19an, ostiralean, 14:30ean, XVIII. edizioan parte hartuko duten konpainiei eskainiko zaien harrera ekitaldi ofiziala ospatuko da eta Umore Azoka Leioa 2016ko sariak banatuko dira. Ekitaldia Mendibile Jauregian egingo da, eta Umore Azoka 2017 Sari Berezia ere bertan banatuko da.

Jarduera paraleloen artean, baita ere, Leioako Kalian Hiri Kulturgunea arte elkarteak “Piknik Kalian Pinosolo” espazio arrakastatsua antolatuko du hirugarren urtez jarraian. Ostiraleko arratsaldeko 17:00etatik eta ia etenik gabe igandeko gaueko 22:00ak arte, Pinosolo Parkeak mota guztietako jarduera ludikoak jasoko ditu: erakusketak, apainketa, horma-irudiak, ibilaldi poetikoak, ibilbide naturalak familientzat, umeentzako jarduerak, tailer erakusketak, musika, etab.

Iazko edizioan jaso ziren datuek erakusten dutenez, 38.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Umore Azoka Leioara, udalerriko hiriguneko hogeita hamar espazio eszeniko inguruetan. Aurten ere, parte hartuko duten 200 artista baino gehiagorekin elkartuko diren sektoreko 200 profesional baino gehiagoren presentzia itxaroten da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa