Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-04-26 Eraso sexualaren kontrako adierazpena
Udala / Udala

Gaur arratsaldez izan den Bozaramaileen Batzordeak erakunde adierazpena landu eta onartu du asteleheneko eraso sexuala salatzeko, eta mota honetako erasoen kontrako jarrera adierazteko.

ERAKUNDEAREN ADIERAZPENA

Leioako Udalak herriko neska gazte batek jasandako erasoa dela-eta honako ADIERAZPENA
egin du SEXU-ERASOEN AURREAN BERE GAITZESPEN IRMOA erakusteko.

Erakundearen eta Leioan bizi garen guztion beharra da emakumeen aurkako biolentziaren
arbuioa adieraztea eta gizartearen gaitz hau errotik kentzeko neurriak hartzea, biktima eta
bere familiari laguntza eta elkartasuna agertzeaz batera.

Hau dela-eta Udal honek:

ELKARTASUNA ADIERAZTEN DU: biktima eta bere familiarekin jasandako bortizkeriagatik eta
jarrera irmoa agertzen du, arazo honek erakundeen eta gizartearen erantzun integratua eta
koordinatua eskatzen duela agerian geratzen delarik.

Emakumeek pairatzen dituzten eraso guztiak SALATU ETA ERABAT GAITZESTEN DITU, bereziki adingabekoak direnean kasu honetan bezala, eta behar diren neurriak hartzeko borondatea agertzen du.

Bere eskumenen barruan eta indarrean dagoen legeria aplikatuz udal politika aktiboa,
integrala eta koordinatua garatzeko KONPROMISOA ADIERAZTEN DU. Honen erakusgarri
Bozeramaileen Batzordeak Erakundearen Adierazpen hau adostu eta onartu egin du.

Herritarrei DEI EGITEN DIE emakumeen aurkako bortizkeriaren aurrean gaitzespen jarrera
hartzeko, ez onartzeko, honen aurrean isilik ez geratzeko eta honelako erasoen aurrean
antolatzen diren ekintzekin bat egiteko, halaber, eguneroko bizitzan emakume eta gizonen
arteko berdintasun balioak erabiltzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa