Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-04-26 Leioako Udalak astelehenean adingabeko batek jasandako eraso sexuala salatzen du Elkarretaratzea bihar, 18:00etan, Leioako Bulebarrean
pancarta / pankarta

Leioako Udalak, astelehen arratsaldean, Ondizko ermitaren inguruan, Leioako adingabeko batek jasandako eraso sexuala erabat gaitzesten du. Horrela, biktimari, familiari eta lagunei, elkartasuna adierazten die Udalak, eta Genero Indarkeriaren biktimei eskaintzen zaizkien udal zerbitzuak eskaintzen dizkie.

Udalak emakumeen askatasun sexualaren kontrako eraso guztiak salatzen ditu baina, bereziki, adingabekoen kontrakoak, kasu honetan bezala. Horregatik, Udalak biktima eta bere intimitate-eskubidea errespetatzea eskatzen du.

Salaketa publikoa indartzeko Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, apirilak 27an arratsaldeko 18:00etan, Leioako Bulebarrean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa