Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-03-28 Behargintza Leioak EKINNET ekintzailetza bultzatzeko plana abiarazten du Martxoaren 30ean, ostegun honetan, pertsona ekintzaileen 8 topaketetako lehena izango da
ekinnet / ekinnet

Leioako Udalak, Ekonomia, sustapen, prestakuntza eta enplegu arloaren bidez, Behargintza Leioa, ekintzailetza bultzatzeko urteroko plana abiarazten du. Planaren helburua proiektu ekintzaileen pertsona sustatzaileak babestea da, hezigarri eta networking - ekintzak diseinatu eta dinamizatuz.

Planak 2017rako 8 topaketa proposatzen ditu gosari formatu informal eta inspiragarrian. Hortaz, EKINNET topaketak proiektu ekintzaileen pertsona sustatzaileen arteko gosariak dira, eguneroko bizitza profesionalerako ezagutza berri eta lagungarriak jasotzeko eta kontaktu sarea sortu eta finkatzeko.

Martxoan, apirilean, maiatzean, irailean, urrian eta azaroan, topaketak hezigarriagoak izango dira. Ekainean eta abenduan, ordea, topaketak networking-agoak izango dira; hau da, pertsona ekintzaileen sarea sendatzeko.

Hasiera batean edukiak proiektu ekintzaileei merkataritzan laguntzeko dira: sare sozialetako presentzia digitala, media sozialeko estrategia, hizlaritza eta salmentak hobetzeko trebetasun sozialak, publizitate - inbertsioaren optimizazioa, etab. Kudeaketa hobetzeko edukiak ere badaude: produktibitatea, eraginkortasuna, barneko eta kanpoko gatazkako kudeaketa, etab. Azkenik, zerbitzu berri edo produktuaren (co-creation) diseinua ere badaude. Nolanahi ere, edukiak topaketetan parte hartuko dutenekin zehaztuko dira.

Lehenengo topaketa 2017ko martxoaren 30ean, ostegunean, 8:30etik 10:30era, Welink-en, Leioan. Beatriz Barriok, Think on Marketing-etik, “Zelan eraiki media sozialeko estrategia eraginkorra” hitzaldia emango du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa