Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-03-14 Umore Azoka Leioak “Establezimendu Lagunak” kanpaina jarri du martxan, Azokak irauten duen bitartean udalerriko ostalaritza eskaintza sustatzeko Martxoaren 20an, astelehenean, bilera egingo da Kultur Leioan, interesatuta dauden establezimenduei ekimen horren baldintzen berri emateko
/

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, hasiera eman dio udalerriko ostalaritza lokalei zuzendutako “Establezimendu Lagunak” programarekin bat egiteko prozesuari.

Ekimen horren helburua, alde batetik, akreditatutako profesionalek, Leioa barruan, erakundeak emango dizkien ticketak erabiltzeko ahalik eta aukera gehien izatea da eta, bestetik, azokan parte hartzen duten konpainiak, programarekin bat egiten duten ostalaritzako establezimenduen artean banatzea, bakoitzaren ordutegiak eta emanaldien guneetatik gertutasuna kontuan izanda.

Azokaren kudeaketaz arduratzen den Kultura eta Gazteria Sailak informazio bilera antolatu du datorren martxoaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Leioan, interesatuta egon daitezkeen establezimenduei xehetasun gehiago eskaintzeko. Aurreko edizioetan bezala, lokalek aurreikusitako aukeretako batekin edo gehiagorekin egin dezakete bat: “Ticket Menu”, 12 euroko bazkari edo afari osoetarako, eta “Ticket 4 euro”, edozein kontsumizio hartzeko.

Bat egiteko prozesua martxoaren 31 baino lehen gauzatu beharko da, Kultur Leioan eta Interneten eskuragai dagoen inprimakia betez. Horrela, “Establezimendu Lagunak” programa lagungarria izango da tokiko ekonomia dinamizatzeko eta ostalaritza sektorea sustatzeko.

Umore Azoka Leioa 2017k Euskal Herriko 22 konpainia, Estatuko 20 eta atzerriko 8 izango ditu, eta maiatzaren 18tik 21era 150 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte Leioako kaleetan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 411 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa