Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-03-01 Sakoneta kiroldegiak Combi-gym ikastaro berria antolatu du
combi / combi

Sakonetako kiroldegiak, gaurtik aurrera, modalitate berri bat ahrtuko du; Combi-gym ikastaroa. Astelehena eta asteazkenetan izango da 15:00etatik 15:50era.

Combi-gym jarduera anitza da, kirol diziplina desberdinetako ariketak biltzen dituena, hala nola, ziklo. Krossfit, abdominal funtzionalak, ari-keta kardiobaskularrak, indarrekoak, core, luzaketak… gorputz osoa tonifikatzeko eta irmotasun handiago emateko diseinatu dira saio hauek, goiko aldea (gerritik gorakoa), eta behe aldea (hankak, ipurma-sailekoa) landuz

Kirol ekintza honek dituen onurak anitzak dira:
• Sasoi fisikoa hobetu.
• Ongizate psikologikoa eta fisikoa hobetu.
• Giharren potentzia eta zalutasuna hobetu.
• Herstura eta estresaren sintomak lausotzen ditu.

Bazkideentzat ikastaro honen prezioa 18,30 eurokoa da, eta bazkide ez direnentzat 29,80 euro. Gogoratu 16 urtetik gorakoek baino ezin dutela izena eman.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa