Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-02-14 Mendibile Jauregia apaintzeko hirugarren mural lehiaketa Saria 3.000 eurokoa izango da
murak / mural

Mendibile Jauregia elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterraren eta Leioako Udalaren kolaborazioarekin, Mendibile Jauregia apaintzeko hirugarren mural lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa hau irekita dago Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, 2016-
2017 ikasturtean, matrikulatuta dauden ikasleentzat, baita aipatutako fakultatean ikasketak
amaitu dituztenentzat ere, oraindik ez badira hamar urte baino gehiago igaro ikasketak
amaitu zituztenetik.

Helburu nagusia da Mendibile Jauregiko behekaldean dauden hormatan txakoli munduarekin zerikusia duen mural adierazgarria egitea, eta aurretik beste artista batzuk egindako lanekin elkarbizitzea.

Lanak aurkezteko epea otsailaren 24ra arte izango da zabalik. Epaimahaiak aukeratuko du, aurkeztutako lanen artean, lehiaketarako zeintzuk onartzen diren. Lan horiekin, erakusketa egingo da Leioako Mendibile Jauregiko erakusketa aretoan, martxoa eta apirilean zehar.

Informazioa gehiago oinarrietan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Lehiaketaren oinarriak (pdf, 50 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa