Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-02-10 Estereotipo gabeko zahartzaroari buruz gogoeta egiteko emakumeen lan taldeak #gurekinn egitasmoa herriko emakumeei zuzenduta dago
edadismo / edadismo

Leioako Udalaren Berdintasun sailak #gurekinn izeneko egitasmoa jarriko du martxan laster, herriko emakumeei zuzendutakoa. Lan taldeetan antolatuta estereotipo gabeko zahartzaroari buruz gogoeta egitea da honen helburua.

Tailer hauek ordu biko (15 minutuko tartearekin) zortzi saioetan banatuko dira, astean behin. Hiru lan talde antolatuko dira:

- Lehena otsailaren 20an hasiko da eta apirilaren 10ean amaitu.
- Bigarrena maiatzaren 3an hasiko da eta ekainaren 21ean amaituko da.
- Eta hirugarrena, urriaren 23an hasi eta abenduaren 11n amaituko da.

Zahartzaroari buruzko estereotipo eta aurreiritziak gure egunerokotasunean finkatu dira
naturaltasunez, normaltzat hartzen ditugu jarrera hauek. Aurreiritzi hauek EDADISMOA osatzen dute, hau da, norbanakoaren adinagatik diskriminazioa.

Edadismoa gure gizartean ematen diren hiru diskriminazio mota nagusienen artean dago, arrazakeria eta sexismoaren atzetik. Hori dela-eta, garrantzizkoa da problematika honen jakitun izatea, gazteak zein nagusiak. Honen inguruko hausnarketa sakona egitea, konponbideak bilatzea eta adinaren araberako diskriminazio gabeko gizarte baten eragile aktiboak bihurtzea.

Erreferentziazko ereduak falta dira, esperientziak partekatzeko guneak falta dira eta belaunaldiarteko elkarrizketak ere. Emakumeek jakin behar dute, “atsoen” inguruko gizarte estereotipoak onartzen direnean etorkizunerako tranpa jartzen diotela euren buruari. Emakume batek gaztetan lortu dezakeen boterea urteak pasa ahala galtzen joaten da; 30 urte dituztenek 20 urtekoek baino botera gutxiago dutela, adibidez. Edadismoak emakumeen ahalduntzearen kontra egiten du beti, berdin da adina, beti egongo da gazteagoren bat.

Lan talde hauetan parte hartu nahi baduzu, #gurekinn egitasmoan, Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuetara jo, Inaurratzaga kaleko 1 zenbakira, edo telefonoz deitu 944.801.336.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa