Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-02-09 Leioa Bidean etxez-etxeko banaketa zerbitzua berritu da
Leioa Bidean / Leioa Bidean

Leioako Udalak, Behargintza Leioaren bidez, eta Leioako Merkatarien Elkarteak etxez-etxeko LeioaBidean banaketa zerbitzua berritu dute, hobekuntza berriak gehitu dizkiote zerbitzu erosoago bat lortuz leioaztar guztientzat.

Zerbitzuak 1,65 euroko kostua du bezeroarentzat, eta kasu batzuetan zenbateko honetaz merkataria bera arduratzen da. Erosketa dendan bertan edo telefonoz egin daiteke eta auzotarrak eroso jasotzen du ordu batzuk beranduago bere etxean. Zentrotik urrunago dauden auzoetako pertsonak eta pisurik hartu ezin duten pertsona zaharrenak dira zerbitzu honen erabiltzaile nagusiak.

Planteatutako hobekuntzen artean, batetik erosketa anizkuna egiteko aukera, hau da, hainbat erosketa egiteko aukera herriko denda desberdinetan eta dena aldi berean etxean jasotzeko aukera zerbitzu bakarraren prezioagatik.

Gainera, bi hilabetez behin Leioako etxeetako buzoietara eskaintza berezi bat bidaliko da Leioa Bidean-eko dendetako proposamen eta eskaintza ezberdinekin, honela herriko merkataritzarekin duten auzotarren fideltasuna eta hurbiltasun saritzeko.

Gaur egun, hogei bat denda dira etxez-etxe-ko Leioa Bidean banaketa zerbitzua eskaintzen dietena bere bezeroei:

Fieldburu
Clinica Veterinaria Leioa
Entre Sueños
Farmacia Cristina Tiemblo
Frutas Lertsundi
Katukan
Sevel
Tintoreria Linsay
Toscana
Eroski city Lamiako
MS Comunicación
Fruteria Txema
Sorgiñe
La Toscana
Kipula Ekodenda
Polleria Miren
Leioa 76
Fruteria Fernando y Roberto
Farmacia Ageda Ramos
Carrefour

Herriko merkataritzaren aldeko udal apustua
Leioa Bidean, Leioako Udalean jaio zen proiektu bat da, merkataritza indartzeko plan bereziaren arira, eta herritarren eta lekuko denden arteko merkataritza-erlazioak zailtzen dituen sakabanatze geografikoak dituen hesiak ezabatzeko asmoz.

Merkataritza lokala sustatzeko apustu sendoarekin jarraitzeko, Leioa-ko Udalak 22.000 euro erabiliko ditu zerbitzu honetarako, honela Leioa Bidean zerbitzuak behar dituen hobekuntzak aurrera eramateko eta gero eta merkatari eta auzotar izan daitezen zerbitzu honen emaile eta erabiltzaileak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa