Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-02-08 Astelehenean izango da Elkarrizketa eta Elkarbizitzarako Mahaia
mesa / mahaia

Datorren otsailaren 13an, astelehena, ohiko orduan, 19:00-20:30, Elkarrizketa eta Elkarbizitzarako Mahaiak, 2009an sortutako partaidetza foroak, 2017ko lehen bilera egingo du Kultur Leioako Erakusketa Aretoan (Beheko Solairua).

Leioako edozein herritarrek parte har dezake bertan 94 607 25 76 telefonora deitu eta Mahaiaren Datu Basean izena emanda. Hortik aurrera deialdia bidaliko zaio, eta parte hartu ahal izango du.

Mahaiaren helburu nagusia herri mailako bizikidetza da, baina ondo pentsatuz gero konturatzen gara bizikidetzan gauza guztiek dutela eragina. Horregatik, hain zuzen, asko izan dira tratatu diren gaiak, etorkinak, gazteria, jakien soberakinak, genero berdintasuna, haurtzaroa eta bere papera Komunitatean …

Hemendik aurrera Mahaia udalerri mailako hobekuntzak lortu nahi dituen partaidetza foroa izango da, zer ikusten dugun txarto eta nola konpondu ahal dugun. Hobetzeko proposamenak dagozkionari proposatuko zaizkio, Udalari, elkarteei, komertzioei …, edota Mahaiaren beraren ekintzak eragin ditzakete.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa