Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-02-03 Txakurrak solte ibiltzeko gune berria San Bartolomen Herritarren arteko elkarbizitza hobetzen jarraitzeko asmoa du erabaki honek.
altzagaondo / altzagaondo

Leioako Udalaren Hirigintza sailak txakurrak solte ibiltzeko gune berria definitu du San Bartolome auzoan. Erabilera honetara zuzendutako zonaldeak orain arte 70.000 metro koadro inguruko azalera zuten, gune berri honek 2.500 metro koadro gehitzen ditu.

Ordutegi zabaleko gunea izango da, hau da 24 ordutan erabili ahal izateko, eta San Bartolomeko Altzagaondo parkean kokatzen da. Bertako leioaztarrek hainbat eskari egin zizkioten Udalari mota honetako gune berri bat zabaltzeko San Bartolomen, Bulego Teknikoan aukera hau aztertu eta gero Altzagaondo parkearen zatitxo bat txakurrentzako bideratzea erabaki da.

Txakurrek solte ibiltzeko guneak definitzeak etengabeko analisia eta azterketa suposatzen du, eta berebizikoa dela uste du Leioako Udalak leioaztarren elkarbizitza egokia lortzeko. Zonalde berri hau txakurrak solte ibiltzeko guneen definitzeko prozesuaren osoaren analisiaren aurretik eman da, auzo horretan gune bat ezartzea beharrezkoa ikusten zuelako Udalak. Aurrerantzean gune guzti hauen gaineko hausnarketa emango da eta leioaztarren arteko elkarbizitza eta erosotasuna orekatua emateko behar bezalako erabakiak hartuko dira.

Leioako Udalak beti ere bestearengandiko errespetua azpimarratzen du, eta udalerri honetan indarrean dauden araudiak errespetatzea berebizikoa dela elkarren arteko elkarbizitza hobetzeko.

Momentu honetan txakurrak solte izateko guneak honakoak dira:

24 orduko ordutegiarekin 42.100 m2 inguru: Aldapa parkea, Artatza parkea, Elexalde parkea, Lamiako, Mendibile parkea, Pinosolo parkea, Sarriena eta Altzagaondo parkea. Eta 31.000 m2 inguru ordutegi mugatuarekin, 20:00etatik 09:00etara: Aldapa parkea, Artatza parkea, Kandelazubieta parkea, Mendibile parkea, Ondiz parkea eta Zarragabarrena parkea

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa