Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-02-02 Goizaldetik aurrera alerta laranjan egongo gara haize bolada bortitzengatik
viento / haize

Hurrengo goizaldeko 3:00etatik aurrera, eta ostiral osoan zehar, alerta laranja abisua aktibatua izango da haize bolada bortitzengatik. Hau aurreikusita, Eusko Jaurlaritzaren SOS Deiak zerbitzuak eta Leioako Udalak hurrengoa gomendioak egiten ditu:

1. Leihoetan dauden objektuak kendu edo segurtatu (lorontziak, esekitokiak…)
2. Pertsianak itxi eta jaitsi herritar bakoitzak bere etxebizitzan ezagutzen duen modu seguruenean utzita.
3. Kendu balkoi eta terrazetatik haizeak mugi edo bota ditzakeen objektuak.
4. Posible bada, gauez, seguruak izan daitezkeen lekuetan aparkatu autoak, jaus daitezkeen objektu edo edukiontziek kolpa ez ditzaten.
5. Azkenik, lekualdatzerik egiterakoan jausi daitezkeen objektuekin kontuz izatea gomendatzen da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa