Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-02-02 Senideak zaintzen dutenentzat prestakuntza saio bereziak otsailean
cuidadores / jagoleak

Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzu sailak prestakuntza saio bi antolatu ditu otsailerako, mendekotasuna egoeran dauden edota desgaitasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzen dutenei zuzendutakoak.

Zainduz programaren barruan kokatzen dira saio hauek, Leioako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako eta guztiz doako leioaztarrentzat. Otsailean izango diren prestakuntza saio hauek honakoak dira:

• “Senideak zaintzerakoan lagungarriak diren produktuak + Gizatek-era bisita”. Autonomia pertsonala sustatzeko, orientazioa emateko eta, sustapen horretan laguntzeko produktuak mailegatzeko, foru zerbitzu publikoa da Gizatek. Zerbitzu hori ezagutzeko bisita antolatu da otsailaren 6an (Itsasbide taberna alboko autobus geltokian 16:10ean)

• “Famili zaintzan errekurtso juridikoek duten garrantzia”. Sabino Arana 67 zenbakiko udal bulegoan, otsailaren 13an, 17:00etatik 19:00etara.

Zainduz programaren barne laguntza psikologikoa, psikoestimulazioa eta aipatutako prestakuntza saioak lantzen dira.

Edozein zalantza argitzeko: Udal Gizarte Zerbitzuak, Inaurratzaga 1, 944.801.336 telefonoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa