Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-01-26 Kultur Maratila bueltan da euskaraz sortutako proposamen artistiko berriak aurkezteko Otsailaren 1etik 5era izango da Kultur Leioan
maratila / maratila

Seigarren urtez jarraian, Leioako Udalak, Artedramaren laguntzalekin, Kultur Maratila zikloa antolatzen du. Bost eguneko iraupena izango du, otsailaren 1tik 5era, eta bertan sei ikuskizun eskeiniko dira: bi antzerki ikuskizun, hiru musika kontzertu (horietariko bat erakusketa baten aurkezpenarekin batera) eta dantza ikuskizun bat.

Honen aurrekontua 30.000 eurotakoa izan da, Leioako Udalaren apostu esanguratsua isladatuz, beti ere euskal sorkuntza bultzatu nahian eta honek ere islada izan dezan Leioako herri eta herritarrengan, euskeraren erabileraren aldeko urratsak emanez.

Ekitaldi guztiak Kultur Leioako Auditorium eta Erakusketa Gelan izango dira. Hauen salneurriak 3 eta 10 euro tartean ezarri dira eta ikuskizun bat doan izango da. Ziklo osoa ikusi nahi duenak 30 eurotako bonoa erosteko aukera izango du (Kultur Leioako txarteldegian), Kultur Maratila Kit bat opari duelarik.

Kultur Maratila ziklo honi jarraipena eman nahian, leku ezinhobea da euskera eta kulturaren inguruan publikoa, hedabideak, profesionalak etab. elkartzeko eta bertan partehartzeko. Kultur Maratila honekiko apostuak zerbait berezia sortzeko helburua du, programazio ausart batekin eta disziplina anitzetatik datozen ikuskizunak programatuz, beti ere euskera eta euskal sorkuntza irizpide dituelarik.

Gaur aurkeztu da prentsaurrekoan programazio hau. Bertan, Leioako Alkatea den Mari Carmen Urbieta izan da, eta berarekin batera Artedramako zuzendari artistikoa, Ander Lipus; eta Fredi Paia eta Iñaki Ziarrusta, ATX konpainiaren eskutik.


PROGRAMAZIOA
Otsailak 01
“Amorante” + Udane Juaristiren Erakusketa (Erakusketa Gela 20:00. Gonbidapenarekin). Musika/Erakusketa.

Otsailak 02
“Atte hil aurretik” · Beheko Larraine (Auditorium. 20:30. 3-6 €). Antzerkia.

Otsailak 03
“Hariak” · Ertza Dantza (Auditorium. 20:30. 5-10 €). Dantza.

Otsailak 04
“Fakiu” · ATX Teatroa (Auditorium. 20:30. 3-6 €). Antzerkia.
“Shane Mcgowanen gibela” · Unai elorriaga & Gibelurdinek (Auditorium. 22:00. 4-8 €). Musika.

Otsailak 05
“Ruper Ordorika”. (Auditorium. 19:00. 6-12 €). Musika.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa