Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-01-26 ‘Barikuetan jai’ Anbigu aretoan izango da bihar ere
barikuetan / barikuetan

Bihar, urtarrilaren 27an, arratsaldkeo 17:30etik aurrera, baliabide naturalekin sormena landuko dute ‘Barikuetan jai’ parte hartzen duten familiek. Biharko saioa ere Kultur Leioako Anbigu aretoan izango da eguraldi aurreikuspen txarra dela-eta.

Denok gara sortzaile, guztiok dugu sortzeko ahalmena, eta horren erakusgarri sormen tailer berezi bat izango da ostiralean. Gure herrietan ditugun baliabide natural ezberdinekin sorkuntza ezberdinak egiteko aukera aprobetxatuko dugu.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako 'Barikuetan jai' programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa