Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-01-10 3 eta 9 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin kontalariak bueltan dira Joan aurretik Liburutegian izena ematea beharrezkoa da.
/

Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria sailak “Ipuinaren ordua/La hora del cuento” programa jarri du martxan aurten ere. Kultur Leioan izango diren ipuin kontaketa hauek 3 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta daude eta ezinbestekoa da izena ematea aldez aurretik liburutegian.

Guztira zortzi saio izango dira euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, doakoak eta 3-4 edo 5-9 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzendutakoak. Beti hilaren azken ostegunean izango dira Kultur Leioako haur liburutegian arratsaldeko 18:00etan.

Hurrengoko saioak honakoak izango dira:

Data            Ipuin kontalaria      Hizkuntza     Adina

26 urtarrila        Lupe Lekuona              Euskera             3-4 urte

23 otsaila          Cataplina                      Ingelera             5-9 urte

30 martxoa       Cataplina                      Gaztelera           3-4 urte

27 apirila           Maite Arrese                Euskera              5-9 urte

25 maiatza        Lupe Lekuona              Euskera              3-4 urte

26 urria              Maite Arrese                Euskera              5-9 urte

30 azaroa          Maite Franko                Gaztelera           3-4 urte

16 abendua       Cataplina                      Gaztelera           5-9 urte

Ikastetxeetan saioa bereziak ere programatu dira, hauek euskaraz izango dira eta Maite Frankoren eskutik zuzenduko dira urriaren 4, 10 eta 19an eta azaroaren 2 eta 9an. Ikusleak Lehen Hezkuntzako lehen ikasturteko neska mutilak izango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa