Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-01-05 Leioak hiru tona gatz sakabanatuko ditu aste honetan kaleetan izotza ekiditeko Leioako Udalak tentuz ibiltzeko gomendioa eman du.
heladas / izotza

Aste honetan zehar Leioako Udalak hiru tona gatz baino gehiago sakabanatuko ditu bere kaleetan izotzak eragindako jausiak ekiditeko. Joan den asteartean, asteazkenan eta gaur bitartean 1.500 kilo baino gehiago sakabanatu dira, eta meteorologia aurreikuspenen arabera ostiralera arte antzeko kopurua erabiltzea aurreikusten da.

Joan den asteartetik, Udaleko mantenimendu brigada Udaltzaingoarekin elkarlanean, goizeko 6:00etatik aurrera gatza sakabanatzen ari da Leioako hainbat zonaldeetan. Horrela, izotzak eragindako jausiak ekiditu nahi ditu Udalak.

Zehazki, gatza egunero sakabanatzen diren zonaldeak honakoak dira: Txorierri, suhiltzaileen errepidea, San Bartolomé, Zarragabarrena eta Mendibileko pasabideak, Iparragirre eta Udondoko Bulebarrak, Aldekoaneko parkea eta eskailerak, biribilgune gehienak, Laubide kalea eta gerizpean dauden zebra-bideak, besteak beste.

Biharko eta astebururako eguraldi aurreikuspenak antzekoak dira, beraz, Leioako Udaltzaingoa alertan jarraituko du bestelako ekintzak beharrezkoak badira. Dena den, Udalak tentuz ibiltzeko gomendioa ematen du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa