Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-12-30 Urtarrilaren 1etik aurrera autobusa Urdulizko Ospitalera
Bizkaibus / Bizkaibus

Urtarrilaren 1etik aurrera, Urdulizko ospitaletik pasatuko den BIZKAIBUS A3531 autobusak Leioako udalerrian zazpi geraleku izango ditu. Linea hori, hain zuzen ere, Mungiara iristen da. Hauxe izango da linearen izena: LEIOA – Urdulizko ospitalea- GATIKA – MUNGIA.

Hori horrela, astelehenetik ostiralera ordubeteko maiztasuna izango du (06:30etik 20:30era) eta Donibane kontserbatorioa geralekutik irtengo da. Gainera, geraleku hauek izango ditu: Elexalde (Auzo Etxea), Ondiz, Artaza (suhiltzaileak), Negurigane eta Telleria; ondoren, Getxora sartuko da eta Berango eta Sopelatik igaroko da Urduliz eta ospitalera heltzeko. Gero, Laukiz eta Gatikatik pasatuko da, eta Mungian amaituko du ibilbidea.

Zerbitzuak, larunbatetan, ordubeteko maiztasuna izango du 06:30etik 14:30era eta bi orduko maiztasuna 14:30etik 20:30era. Jaiegunetan, aldiz, bi orduko maiztasuna izango du 08:10etik 20:10era.

Informazio gehiago jasotzeko.

Itzultzeko, Mungiatik irtengo da eta maiztasun bera izango du lanegunetan 07:00etatik 21:00etara. Larunbatetan, orduro egongo da autobusa 07:00etatik 14:00etara eta bi orduro 14:00etatik 20:00etara. Jaiegunetan bi orduro irtengo da 09:30etik 21:30era.

AREETA-BERANGO linea aldatu da

Horrez gain, urte berriarekin batera A3422 Areeta-Berango linea ere aldatuko da. Linearen irteera eta helmuga Santa Ana da, eta Gobelaurre, Artatza, Landabarri, Negurigane, Telleria biribilgunea eta Artea geralekuetatik igarotzen da.

BIZKAIBUSen arabera, Negurigane auzoaren eta Getxoko udalerriaren arteko konexioa handitzeko egingo da.

Informazio gehiago jasotzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa