Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-12-26 Etxeko txikiei zuzendutako antzerki zikloa hasten da gaur
Mastretta / Mastretta

Gaur Marisa amor konpainia madrildarrak ‘Corazón elefante’ antzezlana aurkeztuko du Kultur Leioan. Hau ‘Gabonetan antzerkira’ zikloaren lehen ikuskizuna da, beste lau ikuskizun izango dira hurrengoko egunetan etxeko txikienei zuzendutakoak.

Bihar, 'Mastretta en familia' antzerki familiarra izango da. Ikuskizun honek umeei musikaren oinarriak partaidetzaren bitartez, eta modu dibertigarriz, erakusten dizkie. Horretarako musika errepertorio instrumentalaz baliatuko dira.

Asteazkenean, 4 urtetik gorakoentzat, ‘Sirenita’ ikuskizuna aurkeztuko du La canica Teatro Títeres konpainiak. Bi aktorek, ur botila, ontzi, esponja eta beste objektu batzuekin, Hans Christian Andersenen ipuinaren egokitzapen erakargarria egingo dute.

Ostegunean, berriz, Nacho Diagok ‘Viaje a la luna’ izeneko magia ikuskizuna aurkeztuko du 6 urtetik gorako gaztetxoentzat. Eta ostiralean, Markeliñe ‘Euria’ ikuskizunarekin dator, olerkia, umorea eta sorpresa bisual askorekin, 3 eta 10 urtekoentzat.

Saio guztiak Kultur Leioako Auditoriumean izango dira arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak 3,5 euro dira umeentzat eta 5 euro nagusientzat, bonoa erosiz gero 20 eurogatik ziklo guztia ikusteko aukera dago.

Informazio gehiago:

Kultur Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa